DOT Durangaldea

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak mendizale baten gorpua berreskuratu du Anboton

Anboto mendian ibilbide bat egiten ari zela konortea galdu baitu, Ertzaintzak konfirmatu duenez

Gaur goizeko hamaika eta erdiak pasata gertatu da

ABADIÑO | Gaur goizeko hamaika eta erdiak pasata, SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuak pertsona baten deia jaso du, esanez bere lankideak ondoeza izan duela Anboton eta ezin zuela jarraitu.

Berehala, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea (EBU) bertaratu dira, Ertzaintzaren helikopteroan. Biktima nola zegoen ikusita, bertara iritsi bezain laster, kideetako batek bihotz-biriketako bizkortzea egin dio. Hala ere, ahaleginak ahalegin, ezin izan da ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Biktima, 61 urteko gizon espainiarra, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top