DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Errotarik perretxiko sendagarriei eta Rússula generoari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du

Bi hitzaldiak 19:30ean izango dira San Agustin Kulturgunean

Lehen hitzordua bariku honetan izango da

DURANGO | Errotari mikologia elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko du Durangon San Agustin Kultur Gunean goi mailako dibulgaziozko hitzaldi ziklo batekin. Lehenengo topaketa irailaren 19an izango da, 19:30ean, eta Josep Piqueras medikuak, mikologia medikoan aditu ezagunak, “Perretxikoen propietate sendagarriak” izeneko hitzaldia emango du. Onddoek osasunaren arloan dituzten onurak eta potentzial terapeutikoa aztertuko ditu Piquerasek, ikerketan eta zientzia-dibulgazioan egindako ibilbide zabalaren bermearekin.

Bigarren hitzordua irailaren 26an izango da, 19:30ean, eta José María Traba Velay mikologoa izango da protagonista, Galiziako Mikologia Federazioko presidentea. Traba Velayk “Russula generoa. Jakin-mina pizten badizu ere”, perretxiko talde zabal honekiko hurbilketa atsegin eta didaktikoa, perretxiko horien identifikazioari eta garrantzi ekologiko eta gastronomikoari helduz.

Erakusketa eta mozorroak

Gainera, hurrengo asteburuan mikologia elkarteak ohiko erakusketa antolatuko du Landakogunean igandean, hilak 5, eta, horretarako, aurreko egunean, larunbata, hilak 4, goizean goiz Ezkurditik irtengo dira inguruko mendietatik perretxikoak biltzera.

Gainera, aurten berrikuntza gisa, lehen aldiz, Perretxikoen Mozorro Eguna antolatu dute eta

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top