DOT Durangaldea

Ermuak Palestinaren aldeko mozioa eztabaidatuko du bihar

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Ermuan

Osoko Bilkurak Palestinaren aldeko mozioa eztabaidatuko du
Bihar, urtarrilaren 27an izango da, 18:30ean, Udaletxearen aurrean

ERMUA| Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, urtarrilak 27, 18:30ean, Udaletxearen aurrean. Mobilizazio hau Udalak egun horretan egingo duen osoko bilkuraren harira egingo da. Osoko Bilkurak herritarren plataforma honek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko baitu arratsaldeko 7etatik aurrera, erakundeei eskatzeko Israelekin dituzten harreman guztiak eten ditzatela, palestinarren aurka burutzen ari den genozidioa dela eta.

Mozioan Ermuko Udalari eskatzen zaio “konpromisoa har dezala Israelgo enpresekin eta kultura- edo kirol-eragileekin kontraturik ez egiteko”, eta “erakunde gorenei (Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna) eska diezaiela Israelekiko harreman guztiak eten ditzatela, bai izaera militarra, ekonomikoa, komertziala, kirolekoa edota kulturala duten harremanak”. Halaber, erakunde hauei zigorrak ezartzeko ere eskaria zuzentzea jasotzen du mozioak, Errusiaren aurka Ukrainaren inbasioagatik aplikatu diren modu berean.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top