DOT Durangaldea

Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari Zaldibarko zabortegiaren inguruan

Gutuna bidali dio Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu

Ermuko alkateak eskutitz bat bidali dio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuari

ERMUA | Ermuko alkate andreak gutuna bidali dio gaur Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuari, Zaldibarko zabortegia ikuskatze-aktaren edukia ezagutu eta berehala azalpenak eta jarduerak eskatzeko.

Gure herriko udalaren ustez, ingurumen segurtasunerako eta inguruko biztanleen lasaitasunerako oso alderdi larriak jasotzen ditu aipatutako aktak. Bertan, besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratzen dira: «lixibiatuak drainatzeko sistemaren mantentze-falta eta narriadura nabarmena, bai eta ubidera kontrolik gabeko isurketak gertatzeko arriskua ere, eta, neurririk hartzen ez bada, litekeela lursailaren egonkortasuna gutxitzea lixibiatuak metatu izanagatik, bai eta ingurumen-zaintzaren eta -kudeaketaren arloko gabeziak ere».

Beatriz Gamiz Ermuko alkateak idatzi duenez, “hau ez da gai xumea, ezta barne eztabaida teknikoa ere”, eta gogorarazi du zabortegia “2020an giza eta ingurumen tragedia lekua izan zela”, zuzeneko inpaktuak eraginn zituelarik inguruko udalerrietan, hala nola Ermuan.

Herritarrek ziurtasunak eta prebentzioa merezi dituzte, ez mezu anbiguoak”, adierazi du Gamizek, eta berretsi du Udalak “erantzun zehatzak, egiaztagarriak eta agirietan oinarriturikoak” eskatzen dituela.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top