“Mi única familia”, “Daniela forever”, “A complete unknown” eta “El día que la tierra explotó. Looney Tones” proiektatuko ditu

ERMUA | Ermua Antzokiak aste honetan itxiko du martxoko zine programazioa, lau estreinaldi eskaini ondoren. Zehazki, “Mi única familia”, “Daniela forever”, “A complete unknown” eta “El día que la tierra explotó. Looney Tones” proiektatuko ditu.
Osteguneko zineklubak, 20:30ean, “Mi única familia” eskainiko du jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Mike Leighek zuzendutako film britainiarra da, eta 97 minutu irauten dituen familiari buruzko drama bat da.
Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, “Daniela forever” ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. Nacho Vigalondok zuzendutako zinta honek 113 minutu irauten ditu. Zientzia-fikziozko lana da. Bizitzak zentzu guztia galtzen du Nicolasentzat Daniela neska-laguna galdu ondoren.
Asteko bigarren proposamen komertziala “A complete unknown” luzemetraia da, 141 minutuko ekoizpen iparramerikarra, James Mangoldek zuzendua. Bob Dylan musikariaren istorioa kontatzen duen drama biografikoa da.
Azkenik, Looney Tunesen “El día que la tierra explotó” ikusi ahal izango dugu gazteenen saioan, igandean, 17:00etan.