DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eman botoa 24 izen hauen artean Durangoko kale eta plaza baten izena aukeratzeko!

Parte-hartze prozesua irailaren 15era arte egongo da zabalik

Bozketa irailaren 15era arte egongo da zabalik
Bozketa irailaren 15era arte egongo da zabalik

DURANGO | Iurreta eta Durango lotzen dituen zubiaren izena aukeratzeko partaidetza-prozesuak bezala, Durangok ere zabalik dauka herritarrentzako bozketa. Izan ere, izen bat aukeratuko da etorkizuneko kale baterako, Komentukaletik, Kurutziaga kalearekiko elkargunean, Santasunoste kaleraino, eta plaza baterako beste izen bat Zirarmendieta, Bernardo Gabiola eta Faustebidea kaleen artean egongo da.

Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek eman ahal izango dute botoa, NAN bidez identifikatu ondoren.

Bozketa-fasera igaro diren proposamenak honako hauek dira:

Kalea:

  1. Zesteruena kalea/Unzueta kalea/Juanito Unzueta kalea
  2. Santa Rita kalea
  3. Alkate Juanjo Ziarrusta kalea
  4. Esnatuberri kalea
  5. Gerediaga elkartea kalea
  6. Jose Maria Azurmendi Dohatsua kalea
  7. Vicente Zavala kalea
  8. Iñaki Azkuna kalea
  9. Jose Luis Baqué kalea
  10. Raul Garcia Camacho kalea
  11. Wilhelm Von Humboldt kalea
  12. Leopoldo Zugaza kalea
  13. Andoni Iruarrizaga kalea
  14. Kurutzesantuoste kalea

Plaza:

  1. Vicente Zavala plaza
  2. Aita Bixente Zabala plaza
  3. Esnatuberri kalea
  4. Jose Maria Azurmendi dohatsua plaza
  5. Independentzia plaza
  6. Bruno Mauricio Zabala plaza
  7. Jose Luis Baqué plaza
  8. Raul Garcia Camacho kalea
  9. Marisa Barrena Larruzea plaza
  10. Bidebiarte plaza

Bozketak, halaber, aurrez aurre egingo dira Intxaurrondo Gunean, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera, eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), udaletxean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top