Durangarrek ezin izan zuten bigarren sailkatua gainditu eta 8. postuan jarri dira

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueko Emakumezkoen 1. Nazional mailako taldeak ezin izan zuen San Ignacio Premo bigarren sailkatua ezustean harrapatu (82-66) eta zortzigarren jarri da ligan sei garaipen eta zortzi porrotekin.
Talde durangarrak 19-22 irabazten hasi zuen lehen laurdena. Bigarren laurden kaskarrean zortzi puntu besterik ez zituen sartu eta Iruñeko taldeak abantaila hartu zuen markagailuan (42-30). Aldageletatik igaro ondoren, hirugarren partzialean 62-53 hurbildu ziren baina azkenean azken partzialean, ez zioten buelta eman eta erori egin ziren. Errebotean, aldea nabarmena izan zen: 49 errebote lortu zituen San Inaziok eta 30 Tabirakok.
Saskiratzailerik onenak Elene Sarasua (18 puntu eta 6 errebote), Bineta Sane (17 puntu eta 9 errebote) eta Nerea Imaz (16 puntu) izan ziren.
Hurrengo jardunaldian, Tabirakok igandean jokatuko du Zarautzen Gráficas Juaristiren aurka (16.00etan).



