DOT Durangaldea

Emakumezkoen Tabirakok porrota jaso du La Salleren aurka eta zortzigarren geratu da

Durangarrek aukerak izan zituzten amaierara arte, baina bilbotarrek hobeto asmatu zuten

Porrota Landako kiroldegian. Argazkia: Luis Iturrioz

SASKIBALOIA | Tabirakok ezin izan dio garaipena lortu La Salleri (43-48), ligako hirugarren sailkatuari. Lehen laurden parekatu baten ondoren (10-13), bisitariak markagailuan joan ziren 19-26raino.

Aldageletatik igaro ondoren, La Sallek aldea handitu zuen 26-38raino. Azken partzialean, durangarrek aldea murriztu zuten eta bizirik iritsi ziren azken bi minutuetara, baina azkenean garaipena bisitarien alde geratu zen.

Bineta Sane eta Elene Sarasua izan ziren saskiratzaile onenak, 13 punturekin. Talde durangarra zortzigarren jarri da ligan, lau garaipen eta sei porrotekin, eta Unamunoren aurka (16:00etan) itxiko du urtea, etxetik kanpo.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top