Durango Kirola Taldeak antolatuta, 200 korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte

ATLETISMOA | Azaroaren 25eko, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguneko, programazioaren barruan, Emakumeen VIII. Lasterketa ospatu zen atzo Landakoko atletismo pistan. Durango Kirol Taldeak antolatuta, 5 kilometroko lasterketak errekorra lortu zuen 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin, proba osoa burutu zuten emakumeen, senideen, haurren eta laguntzaileen artean.
Izen-ematearen zati bat Izan Inurri elkarteari eta minbiziaren aurkako borrokari zuzenduko zaio.
Kategoria absolutua
1) Xena Egiguren (Lekeitio)
2) Oihana Azkorbebeitia (Abadiño)
3) Oihan Unzalu (Abadiño)
4) Nora Narbaiza (Zaldibar)
Masterra
1) Eneritz Alkorta (Atxondo)
2) Izaskun Agirresarobe (Bermeo)
3) Esti Novoa (Durango)
Gazteak:
1) Jare Basauri (Durango)
2) Allison Nicole (Sestao)
3) Garazi Agirre (Ondarroa)




