Durangarrak ez ziren bere mailan egon eta Tabiran galdu zuten Gasteizko taldearen aurka 1-2

FUTBOLA | Partida zaila zen igoera lortzeko Play-Off postuetan sartzeko aurkari zuzen baten aurka. Gasteiztarrak, partidaren hasieran Eneko Hernando atezainak penaltia gelditu ondoren, aurreratu egin ziren Ander Tomas Carrascok 16. minutuan sartutako golari esker, eta Nicolas Diaz Hortelanok errenta handitu zuen 39. minutuan. Bigarren zatian, talde durangarrak hobera egin zuen eta aldeak murriztu zituen Unai Arietak 58. minutuan sartutako golari esker. Berdinketa lortzeko merituak egin zituen, Adiran Fernandezen langa batekin, baina azkenean gasteiztarrek lortu zituzten puntuak. Neurketako beste nota triste bat Pablo Bizkarraren lesioa izan zen.
Emaitza honekin, Cultural bederatzigarren jarri da ligan 33 punturekin eta hurrengo jardunaldian, zortzigarren postuan dagoen Alaves C taldeari egingo dio bisita datorren igandean 18:00etan Ibaian.
Jardunaldia gure ordezkarientzat uzten dizuegu.
Bigarren RFEF
Amorebieta 0 – Real Zaragoza Deportivo Aragoi 0
Hirugarren RFEF
Cultural 1 – Aurrera de Vitoria 2
Ohorezko Maila
Balmaseda 5 – Amorebieta B 2
Lehentasunezkoa
Abadiño 3 – Gatika 2
Lehen eskualdekoa
Zaldua 1 – Umore Ona 2
Elorrio 4 – Acero 1
Ermua 0 – Etxebarri 0
Iurretako 3 – Loyola Indauchu 2
Ezkurdi 0 – Montefuerte 0


