Durangarrak 8. jarri dira Play Off postuetatik bi puntura

FUTBOLA | Durangoko Kulturalak garaipen garrantzitsua lortu zuen Eibar C-ren aurka (3-0). Nahiz eta euri jasa handia izan Tabirako berdegunean, talde txuri-urdinak armaginak garaitu zituen. Gol guztiak bigarren zatian iritsi ziren, eta Unai Arietaren gola funtsezkoa izan zen, 54. minutuan gol polit batekin markagailua ireki baitzuen. Borja Lopez de Aguiletak eta Jon Filippinik, 70.ean eta 85.ean, partida erabakita utzi zuten.
Emaitza honekin, Cultural zortzigarren kokatu da ligan 33 punturekin, igoerako Play-Off postuetatik bi puntura. Hurrengo jardunaldian, Leioa hirugarren sailkatuari egingo dio bisita.
Jardunaldiaren emaitzak gure ordezkarientzat uzten dizkizuegu.
Bigarren RFEF
Amorebieta 2 – SD Ejea 0
Hirugarren RFEF
Cultural 3 – Eibar C 0
Ohorezko Maila
Aurrera Ondarroa 1 – Amorebieta B 1
Lehentasunezkoa
Abadiño 2 – Arratia 0
Lehen eskualdekoa
Zaldua 2 – Acero 0
Elorrio 4 – Indartsu 2
Ermua 4 – La Merced 0
Iurretako 2 – Lekeitio 2
Ezkurdi 0 – Umore Ona 0


