DOT Durangaldea

Elorrioko Buzkantz kaleko urbanizazio lanak amaitutzat eman dira

​Irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea hobetzeko proiektuaren lehen fasea burutu da

Lanak maiatzaren amaieran hasi ziren

ELORRIO | Elorrioko Buzkantz kaleko urbanizazio-lanak amaitu dira, eta kalea berriro ere zabalik dago herritarren zirkulaziorako, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat. Lanak maiatzaren amaieran hasi ziren, eta helburu izan dute irisgarritasuna, segurtasuna eta ingurune urbanoaren kalitatea hobetzea, baita kaleko etxebizitza batzuetan izaten ziren uholde-arazoak konpontzea ere.

Proiektuaren bidez espaloien, zoladuren, argiteria publikoaren eta drainatze-sistemen berritzea gauzatu da, oinezkoentzat atseginagoa eta seguruagoa izango den espazio bat sortuz. Gainera, azpiegitura berriek ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak txertatzen dituzte eta euri-uren bilketa hobetzeko irtenbideak eskaintzen dituzte.

Udaletik nabarmendu dute jarduera hau Elorrioko auzoak eta herrigunea hobeto konektatzeko helburua duen hiri-berroneratze estrategiaren barruan kokatzen dela.

“Helburua bikoitza izan da: alde batetik, Elorrio bizigarriago eta gertukoago bihurtuko duten  espazio irisgarriagoak, seguruagoak eta erosoagoak eskaintzea; eta bestetik, herritarren eskaerari erantzutea, uholde-arazoak konpontzeari dagokionez”, adierazi dute udal arduradunek.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top