DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorriok XVI. mendeko Txanberiko gurutzea zaharberritu du

Herria Euskadiko gurutze bildumarik ugariena izateagatik nabarmentzen da

2010 eta 2020 urteen bitartean lan garrantzitsuari ekin zion Udalak,

ELORRIO | Ezaguna da Elorrioko bederatzi gurutze-bildumaren garrantzia, Euskal Herrian ugariena eta kalitatezkoena izateagatik. 2010 eta 2020 urteen bitartean lan garrantzitsuari ekin zion Udalak, gurutze guztiak historikoki dokumentatu, zaharberritu, liburua argitaratu eta ondare hori guztia turismo produktu bihurtuta. Turismo bulegoan daude liburua zein planoa herritarrek eskuratzeko moduan.

Hala ere, euriak eta gainontzeko elementuek harria zikintzen dute eta 2024an gurutzeen garbiketaren bigarren errondari ekin zitzaion, Santa Ana dotoretuz berriro.

2025ean Txanberiren txanda izan da. Bi harri-errestauratzaile profesional eta ondarean aditua den arkitekto teknikoa aritu dira udan honako lan hauetan: goroldioa, likenak eta abar kendu ondoren, pitzadurak itxi eta gatzak kontrolatu dira, eta berrintegrazio kromatikoa egin da, berriro hidrofugatzaileekin babestu aurretik.

Hori horrela, XVI. mendearen amaierako gurutze baliotsuak zutik eta tinko dirau Elgetarako bidean elorriarrak zainduz eta handik datozenei ongi etorria emanez.

Lanaren kostua 7.707,70€koa izan da eta Bizkaiko Foru Aldundia lagungarri izan du Udalak eskuhartzerik egokiena erabakitzerakoan.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top