DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorriok udako 18 bisita gidatuetako lehena antolatu du larunbaterako

Helburua herriko naturguneak, gune monumentalak eta hiriguneak erakustea da.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da

ELORRIO | Udako eskaintza turistikoaren barruan, Elorrioko Turismo Bulegoak hainbat bisita antolatu ditu datozen lau hilabeteetarako, Udalaren ekimenez. Naturbideak, Los tesoros de Argiñeta, La villa, Zenita verde, Los secretos de la Basilica eta Vamos de crucero izango dira eskainiko diren sei bisita gidatuak. Guztira 18 ibilbide egingo dira, euskaraz zein gaztelaniaz.

Bisita guztiak 11:00etan hasiko dira Turismo Bulegoan edo dagokion gunean eta iraupen ezberdinak izango dituzte. Laburrena 45 minutukoa izango da eta luzeena 120 minutukoa.

Bisitetan parte hartzeko izena eman behar da turismoa@elorrio.eus helbidera idatziz edo bi telefono hauetako batera deituz: 946 82 01 64/688 77 62 70. Prezioa 3 eurokoa izango da pertsonako (txartel bidezko ordainketak bakarrik onartuko dira) eta taldeak gutxienez bost lagunekoak eta gehienez hogei lagunekoak izango dira.

Bisitak hilabetez hilabete

Ekainean lau bisita gidatu egingo dira: 8an, Naturbideak ezagutzen (eus); 9an, Naturbideak (cas) ezagutzen; 22an, Argiñetako altxorrak (eus); eta 29an, Kaletarra (eus).

Uztailean zortzi ibilbide eskainiko dira: 6an, Zenita berdea (eus); 7an, Zenita verde (cas); 13an, Basilikaren barrenak (eus); 14an, Gurutzeen bidaia (eus); 20an, Los secretos de la Basilica (cas); 21ean, Argiñetako altxorrak (eus); 27an, Kaletarra (eus); eta 28an, Los tesoros de Argiñeta (cas).

Abuztuan beste bost bisita egingo dira: 3an, Basilikaren barrenak (eus); 10ean, Zenita berdea (eus); 17an, Gurutzeen bidaia (eus); 24an, La villa (cas); eta 31n, Zenita berdea (eus). Irailean bisita bakarra izango da, Naturbideak ezagutzen (eus) hilaren 7an.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top