Udalak herritarrentzako galdetegia prestatu du udalerriko mugikortasunari buruzko ohiturak, beharrak, arazoak eta iradokizunak ezagutzeko

ELORRIO | Udalerrian bizi diren herritarren mugikortasunari buruzko diagnostiko lan bat egingo du Elorrioko Udalak, udalerriko mugikortasuna hobetzeko asmoz. Horretarako, elorriarrek egiten dituzten joan-etorriei buruzko galdetegi bat prestatu du, Herritarrentzako Mugikortasun Galdetegia 2025 izenburuarekin. Helburua udalerriko mugikortasunaren inguruko ohiturak eta beharrak ezagutzea izango da.
Galdetegia modu fisikoan erantzun daiteke, etxeetan jasoko diren paperezko inkesten bidez, eta udaletxean eta Iturri Kultur Etxean jarritako postontzietan utzi ahal izango dira.
Online bidez ere erantzun daiteke hemen.