DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorriok bere IV. Open de Kickboxing eta Muay Thay

Indar Xsportek antolatuta, 200 pertsona inguruk izena eman dute Hilario Azkarate pilotalekuan modalitate ezberdinetan lehiatzeko

Elorriok Kickboxing eta Muay Thay opena hartuko du.

ARTE MARTZIALAK | Aurten ere, eta dagoeneko lau dira, Indar Xsportek Kickboxing eta Muay Thay Open berri bat antolatu du larunbaterako Elorrion. Txapelketa hau Haur, Kadete Txiki, Kadete Nagusi, Junior, Senior eta Master mailetara zuzenduta dago (emakumezkoak eta gizonezkoak). “Iazko arrakastaren ondoren, berriro sartu dugu Kickboxing inklusiboa modalitatea, Elorrioko biztanle guztiek gozatu ahal izango dutena. Oraingo honetan hiru lehiaketa tatami izango ditugu, iazko kluben joan-etorria ikusita, eta beti bezala Hilario Azkarate frontoian egingo da “, aurreratu zuten antolatzaileek.

Txapelketa 10:00etatik 16:00etara izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top