Elorrioko Udalak erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei alokairuak ordaintzeko, ikastegietara joateko eta kirol lehiaketetan parte hartzeko.
ELORRIO | Udalak dirulaguntza berriak onartu ditu, gazteak emantzipatzeko, garraio-gastuak ordaintzeko eta herriko kirolarientzat.
Gazteen emantzipaziora bideratutakoei dagokienez, 2023ko abenduaren 31n 25 eta 29 urte bitarteko adin-tartean zeuden elorriarrek eska dezakete. Ezinbestekoa da alokairu-kontratu baten titularrak izatea, eta ezingo da gelen azpierrentamendurik egin. 2023ko laguntza-deialdirako eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik 30era bitartean egongo da zabalik, biak barne. Eskaerak online aurkez daitezke Elorrioko Udalaren egoitza elektronikoan, dokumentu elektronikoaren bidez, eta aurrez aurre HAZen, Elorrioko Udalaren erregistro orokorrean.
Bestalde, Elorrioko 18 eta 30 urte bitarteko gazteak unibertsitatera edo heziketa-zikloetara sar daitezen sustatzeko, dirulaguntzak emango zaizkie 2023-2024 ikasturtean 115 kilometro baino gutxiagora dagoen unibertsitate edo ikasketa-zentro batera joateko egunero edo ia egunero izan dituzten garraio-gastuei. Horretarako 2.000 euroko partida dago.
Hirugarren dirulaguntza, berriz, 2024an zehar nazioarteko, estatuko eta autonomiako banakako lehiaketa ofizialetan parte hartu duten kirolari elorriarrei zuzenduta dago. Helburua da aurten banaka eta lehiaketa ofizialetan egindako kirol-jarduerek sortutako gastuak finantzatzea, emakumeei lehentasuna emanez kirol-jardueran eta kirol egokituan. Dirulaguntza honen partidarako aurreikusitako zenbatekoa 3.000 eurokoa da.
Puntuazio-irizpide bat zehaztu da, eta prozedura aurkeztutako eskabideak konparatuz egingo da, lehentasun-ordena batekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hauek:
Gazteen emantzipaziorako dirulaguntzak