Urarka 3ko administrazioan saldu da

DURANGALDEA | Gabonetako loteriak Durangaldeko eskualdea saihestu zuen aurten ere, baina El Niñoko loteriak lehen sariaren (06.703) atximur bat utzi du. Sari hori hainbat herritan banatu da, besteak beste, Elorrion, Urarka kaleko 4. zenbakiko administrazioan. DOTek Estatuko Loterien bidez baieztatu ahal izan du dezimo bat saldu dela terminal bakoitzeko. Irabazleari 200.000 euro dagozkio.
Bilbon, Ormaechean, Urkixo zumarkaleko 52. zenbakian, 06703 zenbakiaren serie bat esleituta zuen. Osorik saldu bada, administrazio honek 2 milioi euro banatu ditu (200.000 euro dezimoan).


