DOT Durangaldea

EH Bildu Durangok atxilotuen jatorriari buruzko datuak ez argitaratzea eskatu du

Taldeak azpimarratu du ez dagoela datu horiek ematea justifikatzen duen “segurtasun-arrazoi objektiborik”

Udalbatza asteazken honetan izango da

DURANGO | EH Bildu  udal taldeak mozio bat aurkeztu du Udalbatzan, Alkatetzari eskatuz atxilotuen jatorriari buruzko datuak publiko egin ez ditzan. Formazioaren ustez, datu horiek emateak azken hamarkadetan segurtasun politikan egon den “kontsentsu zabala” hausten du.

Mozioaren testuak azaltzen duenez, delitua egin duenaren jatorria zabaltzeak modu negatiboan eragin dezake herritarren pertzepzioan. EH Bilduk ohartarazi duenez, jokaera konkretuengatik “kolektibo osoak susmagarri gisa” hautematea ekar dezake horrek. Gainera, adituen arabera, jatorriak gutxi laguntzen du delitu baten zergatia azaltzen, bestelako faktore sozioekonomikoen aldean.

Taldeak azpimarratu du ez dagoela datu horiek ematea justifikatzen duen “segurtasun-arrazoi objektiborik”. Euren esanetan, atxilotuen jatorria publiko egiteak ez dakar inolako hobekuntzarik durangarren segurtasunean. Hori dela eta, lehenbailehen lehengo adostasunera itzultzea premiazkoa dela deritzote.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top