Tenperatura maximoek gora egingo dute Durangaldean

EGURALDIA | Eguzkia jaun eta jabe larunbatean. Egunaren hasieran lainogune batzuk agertuko dira, arratsaldearen amaieran eta gauean goi-hodei batzuk ere bai, baina zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da ordurik gehienetan. Haizea, aldakor hasieran, baina hego ukituarekin Kantauri isurialdean; arratsaldean haizea iparraldetik finkatu eta barnealdean indartu egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere barnealdean, eta udaberrikoak izango dira; minimoak jaitsi egingo dira eta egunsentian hegoaldeko zenbait lekutan hotza egin dezake.