Maximoak aldaketarik gabe edo zertxobait altuago mantenduko dira

EGURALDIA | Larunbatean eguraldia lasaiagoa izango da eta euria egiteko probabilitatea txikiagoa. Hodei aldakorrak izango ditugu, tarteka eguzkitsu, baina zaparradaren bat edo beste baztertu gabe, bereziki goizaldean eta goizean goiz. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta gero iparraldetik. Tenperaturak apur bat gora egin lezake.