DOT Durangaldea

Eguraldiaren aldaketa ostiralerako; hodei gehiago eta euria arratsaldetik aurrera

Tenperatura minimoak altuagoak izango dira eta izotz kontuak asko murriztuko dira

Hurrengo egunetarako iragarritako eguraldia IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostiralean eguraldi aldaketa espero dugu. Egunaren lehen zatian hegoaldeko haizea ibiliko da eta nahiz eta lainotuta egon, euri txikia eta han-hemenka baino ez du egingo. Arratsaldetik aurrera haizea ipar/ipar-ekialdera aldatuko da, hodeitza trinkotu eta euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Gauean euria zabaldu egingo da eta ugariago egingo du. Tenperatura minimoak altuagoak izango dira eta izotz kontuak asko murriztuko dira. Maximoak antzekoak edo zertxobait altuagoak izango dira, 9-13 ºC artekoak, eta Ebro ibarrean igo egingo dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top