DOT Durangaldea

Eguraldi goibela, euritsua eta tenperatura epelekin asteburura arte

Maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira bihar eta etzi

Zeru grisak euri apur batekin aste honetarako Durangaldean ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Otsaileko aste berri batean zerua estalita, euria eta tenperatura oso leunak otsailerako, maximoak 20 gradutik gertu. Ez dirudi asteburura arte hotza eta hego-mendebaldeko haizeak mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize hotzagoak etorriko direnik.

Astelehena, grisa

Astelehenean giro motela izango dugu. Euria egingo du, baina tarteka. Goizean goiz zaparrada batzuk egingo ditu, baina goizean eta eguerdi aldera aterrune luzeak izango dira. Gero arratsaldetik aurrera zaparradak sarriago egingo ditu, batez ere Kantauri isurialdean, eta bertan, egunaren bukaeran etengabe busti dezake. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, baina ez da oso indartsu ibiliko. Tenperaturak gora egingo du eta kostaldetik gertu 15 ºC-ren muga gaindituko dute maximoek.

Martitzena, euria

Asteartean epeltze aldera egingo du, baina euri kontuekin jarraituko dugu. Tenperaturak gora egingo du, bai minimoak, baita maximoak ere, eta kostaldean 20 ºC-ra hurbilduko dira. Gainerakoan ez dugu aldaketa handirik espero eta tarteka euria egingo du; fronteak sartzearekin batera bustiko du, bereziki goizaldean eta goizean goiz eta ondoren, arratsalde-gauean. Mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top