Tenperaturek behera egiten jarraituko dute eskualdean

EGURALDIA | Igandean eguraldi goibel eta euritsuarekin jarraituko dugu, batez ere ipar partean. Zerua ia estalita egongo da egunaren zati handi batean, eta tarteka zaparradak botako ditu. Ekaitzak ere jo dezake, batez ere egunaren lehen partean. Elur-kota 1.200 eta 1400 metro artean kokatuko da, eta arratsaldean 1.500 metrotik gora. Hego-mendebaldeko haizea hasieran, arratsaldetik aurrera mendebal/ipar-mendebaldetik joko du. Tenperaturak behera egiten ari dira.