Prezipitazioak baretu egingo dira arratsalde-gau partean eskualdean

EGURALDIA | Eguraldi fresko, gris eta euritsua ostegunerako. Zerua estalita egongo da eta zaparrada sarriak eta mardulak botako ditu, batez ere egunaren lehen partean. Arratsalde-gauean euria egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean. Eguneko tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.