Udal Brigadak azken egunetan egin ditu lanak, eta berariazko espazioak prestatu ditu
DURANGO | Herritarren eskaerari erantzunez, Durangoko Udalak zamalanetarako gune berriak jarri ditu San Fausto auzoan. Auzoko Elkarteak eskatutako ekintza honen helburua irisgarritasuna eta bizikidetza hobetzea da, banaketa-ibilgailuek espaloiak modu desegokian erabiltzea saihestuz.
Udal Brigadak duela gutxi egin ditu lanak, eta berariazko espazioak prestatu ditu furgonetak eta kamioiak aparkatzeko eta beren lanak egiteko, eragozpenik sortu gabe eta oinezkoen segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Esku-hartze honekin, Udalak Durangoko auzoek adierazitako beharrei erantzuteko konpromisoa berresten du, pertsona guztientzako hiri-ingurune ordenatuagoa eta seguruagoa sustatuz.
San Faustoko bizilagunei eskerrak eman nahi dizkiegu zuen laguntzagatik, eta gogorarazi nahi dizuegu oso garrantzitsua dela eremu horien erabilera egokia errespetatzea, bizilagunen onurarako.