Arratsaldeko 19:00etan izango da baselizan
DURANGO | Datorren astelehenean, uztailak 15, 19:00etan, Durangoko Udalak auzo-bilera bat egingo du Madalena auzoan. Topaketa Santa Maria Magdalena baselizan izango da eta auzoari zuzenean eragiten dioten hainbat gai jorratuko dira.
Aztertu beharreko gaien artean, berrikitan berritutako Madalena plazaren balorazioa dago, baita auzoko komun publikoaren kokapena ere. Bilera hau aukera bat da Madalenako bizilagunek gai hauei eta beste gai batzuei buruz dituzten iritziak eta iradokizunak adierazteko.
Durangoko Udalak bilera honetara joateko gonbita egin die Madalena auzoan bizi diren pertsona guztiei.