Datorren ostiralean izango da, Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
DURANGO | Datorren azaroaren 30ean, 18:00etan, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan omenaldia egingo zaio Elise Halli, bere heriotzaren mendeurrena ospatzeko. Elise Hallen omenaldi globalarekin bat egingo duen munduko hiri ugarietako bat izango da Donostiako herria. Ekitaldi berezi honetan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako 9 saxofoi ikasle eta Itziar Castrillo irakaslea izango dira.
Munduko omenaldi hau Nicolas Prost saxofoi jotzaile frantsesaren ekimena da, Elise Hallen ondarea ohoratzeko eta emakumeek musikan eta saxofoi klasikoan duten papera ikusarazteko. Aldi berean, Paris, Bogota, Nagoya, Osaka, Estrasburgo, Turin, Cremona, Brescia, Iowa, Boston, Seattle, Houston, Hollerich, Ploieque ti, Ontario, Przeworsk, Que eské Budque jovice eta Mexiko Hirian antolatu zen, besteak beste. Omenaldiak, Hallen bizitza eta obra aztertzeaz gain, emakume saxofonistak eta konpositoreak ere nabarmendu nahi ditu.
Kontzertu eta kultur jardueren bitartez, ospakizun honek Hallek bere garaian izan zuen eragina eta errepertorio klasikoan izan zuen ondare iraunkorra nabarmentzen ditu, emakumeek urteetan zehar musikaren mundua aberasten eta birdefinitzen nola lagundu duten erakutsiz.
Elise Hall (1853-1924) Parisen jaio eta hezitako mezenas eta saxofoi jotzaile ospetsua izan zen, geroago Bostonen finkatu zena. 1890. urtean, Boston Orchestral Club sortu zuen, garai aitzindari bati hasiera emanez, non bere garaiko konpositore ospetsuenei saxofoi eta orkestrarako kontzertu-lanak sortzeko eskatu zien, berak estreinaldietan interpretatzen zituenak.
Garai batean gaizki ikusia zegoen goi mailako emakume batek saxofoia jotzea, Hallek konbentzioei erronka bota zien eta bere belaunaldiko konpositore garrantzitsuek instrumenturako idaztea lortu zuen, saxofoia kontzertu-errepertorio klasikoan kokatzen lagunduz.
Donostiako ospakizunak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako saxofoi-jotzaileak bilduko ditu, “Musikene” Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko, Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolako, Durangoko “Bartolomé Ertzilla” Kontserbatorio eta Musika Eskolako, Pepita Enbil Musika Eskolako, Hernani Musika Eskola Publikoko eta Errenteriako Herri Arte Eskolako ikasleekin batera.
Jardunaldi honetan, nazioarteko ospakizun honetarako bereziki sortutako obrak estreinatuko dira. Horien artean daude Emma Jonquet konpositorearen “Plum”, eskola eta kontserbatorioetako saxofoi jotzaile gazteek elkarrekin interpretatua, eta Katia Beaugeais konpositore australiarraren “Elise Hall, We Thank You”, Musikeneko saxofoi ensemblearen eskutik.
Halaber, konpositoreen lanen egokitzapen batzuk aurkeztuko dira. Durangoko ikasleek, zehazki, Germaine Tailleferreren (1892-1983) “Fleurs de France” bildumako pieza bat eskainiko dute, Maider López Bartolome Ertzillako irakasleak egokitua.