Jarduerak 18:30etatik 20:30etara izango dira eta DJ batek girotuko ditu.
DURANGO | Durangoko Udaleko Adinekoen Arloak dantza-saioak antolatzen ditu astero adinekoentzat 2025eko maiatzera arte.
Durangoko Udaleko Adinekoen Arloak herriko adinekoei zuzendutako dantzaldiak hasiko direla iragarri du. Igande honetatik aurrera, azaroaren 3an, dantza saioak egingo dira igandero Plateruenan, 2025eko maiatzaren 25era arte.
Ekitaldiak 18:30etatik 20:30etara izango dira eta musikaz arduratuko den DJ batek girotuko ditu. Ekimen honen helburua da adinekoentzat gozamenerako eta aisialdirako espazio bat eskaintzea, jarduera fisikoa eta sozializazioa sustatuz giro lasaian.
Informazio gehiago nahi duenak Durangoko Udaleko Adinekoen Arlora jo dezake: Pablo Pedro Astarloa 1 edo 944 65 74 51.