DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Euskaraldia eta hamaikakoa aurkeztu dituzte San Agustinen

Egitasmoa maiatzaren 15etik 25era izango da eta martxotik aurrera eman ahalko da izena

Durangoko Hamaikakoa

DURANGO | Maiatzaren 15ean hasiko da euskaldunak euskaraz aritzera bultzatzen dituen ariketa sozial erraldoia, Elkar mugituz egingo dugu” da leloagaz. Ekimenaren nondik norakoak ez ezik, Durangoko Euskaraldiaren hamaikakoa ere aurkeztu da ostegun honetan San Agustín Kulturgunean. Milaka herritarrek bezala, Euskaraldian hartuko dute parte, batzuk ahobiziak, besteak belarriprestak eta funtsean, egitasmoa Durangon zabaltzen lagunduko duten herritarral dira.

Durangoko Hamaikakoa:

  • Helena Barrenetxea Fernández, zestalaría
  • Julen Bengoa Meabe, Geu Be elkarteko kidea
  • Katalin Garaita Zubikarai, kazetaria
  • Usue Egia Fernández de Retana, ilustratzailea
  • Elena Olave Duñabeitia, idazlea
  • Gorka Madrazo Ortuzar, euskalgintzako aktorea
  • Urdaspal Alberdi Uria, lehen sektoreko ekoizlea
  • Jose Moya, ostalaria
  • Hilario Pérez Meñica, Tabirako kirol elkarteko kidea
  • Jheimy Fernanda Lopez, euskaltegiko eta bikote linguistikoetako ikaslea
  • Marisa Barrena Larruzea, aktibista soziala

2018an egin zen lehenengoz Euskaraldia eta ordutik hiru edizio egin dira. Hau beraz laugarrena izango da, maiatzaren 15etik 25era. Helburu bedina izango da: euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizarta errotzea.

Berritasunak berritasun, Euskaraldiaren oinarriak mantendu egingo dira: “partaideek ahobizi ala belarriprest rola hautatuko dute, izena eman, eta 11 egunez, dagokien txapa jantzita egingo dute ariketa; baldintza bi bete behar ditzute parte hartzaileek, 16 urte baino gehiago edukitzea, eta euskaraz ulertzea. Martxotik aurrera eman ahalko da izena, Bertan aukeratuko dute herritarrak bete nahi duten rola.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top