DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Euskal Jaia zesta punta txapelketako bi seminifalak zehaztuta

Gaizka Garat-Salaberry Vs. Martín-Unda eta Javier Urrutia-Oierdi Vs. Amets Atain jokatuko dute asteburuan

Hurrengo astean finalerdietako bi neurketak

ZESTA PUNTA | Asteburu hontan jokatu dira Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan final laurdenetako azken bi partidak, urteroko Euskal Jaiak txapelketaren barruan.

Zapatu arratsaldean, Javier Urrutia Toledoko pilotari gazteak, Oierdi gernikarrarekin partekatuta, final erdietarako txartela irabazi zuten Egaña eta Ureta Zumaiarren aurka. Partidua gorabeheratzua izan zen eta lehenengo seteko hirugarren tantuan, Egaña zumaiarrak orkatila bihurritu zuen baina partidua nolabait jarraitu al izan zuen. Lehenengo seteko azken tantuan bere aurkari Oierdiri berdina gertatu zitzaion eta erren bukatu zuen lehenengo seta. Biak enfermeriatik pasatu ta gero, bigarren seta maila onean bukatu al izan zuten.

Domekako kanporaketan, momentuz txapelketa guztian ikusi den partidurik onena ikusi al izan zute ikusleek. Amets Aldazabal eta Atain-ek partidu ikusgarri baten Leke gernikarra eta Ortzi Argoitia gainditu zituzten. partidu luze eta gogor baten ondoren. Lehenengo seta Leke eta Argoitiak irabazi zuten 15-14, bigarrena Amets-Atain bikoetak 15-9 eta desenpateko hirugarren seta 5-3 Amets-Atain-entzat izan zen eta beraz finalerdietarako txartela.

Hurrengo astean finalerdietako bi neurketak jokatuko dira era honetan:

Maiatzak 31, 17.30ean hasiko den jardunaldian Gaizka Garat-Salaberry Vs. Martín-Unda

Ekainak 1, 17.30ean hasiko den jardunaldian Javier Urrutia-Oierdi Vs. Amets Atain

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top