DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko EH Bilduk Landarte Etxearen eraisketa geratzea eskatu du

Asteazken honetan EAJren Udal Gobernua eraisteko lanak hasi izana kritikatu dute

Asteazken honetan eraikina eraisten hasi da

DURANGO | 1927an eraiki zen Landarte Etxea. 100 urte betetzear den eraikin hau zerrategia izan zen bere garaian, eta ondoren etxebizitza moduan erabili zen. 2017an, PERI Ferrocarrilaren proiektuaren baitan, Udalak eraikina desjabetu zuen, eta ordutik ordenazioz kanpo aurkitzen da.

EH Bildutik proposamena aurkeztu zuten apirilean, eraikina Musika Eskolako ikasleentzat eta gazteentzat egokitzea planteatzen zuena. Eraikinak 1.000 metro koadro ditu guztira, eta leku estrategikoan kokatuta dago, Musika Eskola eta beste ekipamendu batzuekiko (Plateruena, Erakustazoka…) duen gertutasunagatik. Musika ikasleentzako entsegu gelak eta gazteentzako espazio autogestionatua eraikitzea planteatzen zuen EH Bilduren proposamenak. “Gainera, eraikina egoera onean dago, eta obra txiki batzuekin posible litzateke zaharberritzea, inbertsio erraldoirik egin gabe. Ordenazioz kanpo dagoen arren, moduak daude ordenazio barruan berriro sartzeko, Plan berezi baten bidez edo eta HAPOaren bidez”, azpimarratu dute EH Bildutik..

Baina asteazken honetan eraikina eraisten hasi da Udal Gobernua. Momentuz biltegiaren teilatua bota dute. Litekeena da datozen egunetan eraikina osorik eraistea”, gaineratu dute.

EH Bilduren esanetan, ez da EAJk eraisten duen lehenengo eraikin historikoa. Bere garaian polemika sortu zuen Tren Geltoki zaharra eraisteko erabakiak. Correos eraikina ere eraistea porposatzen du EAJren gobernuak. “Horrela, EAJ erakusten ari da ez dituela herritarren eskariak eta beharrizanak entzuten”, adierazi dute.

Asteazken honetako osoko bilkuran, EH Bilduk premiazko mozioa aurkeztu du, eraispena berehala gelditzea eta proiektua berriz aztertzea eskatzeko. “EAJk, PSEk eta PPren babesarekin, euren botoak gaia eztabaidatzen hasteko ere erabili dituzte”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top