DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok Landako I eta Tabira Futbol Zelaiko markagailuak berritu ditu

Aurreikusitako hobekuntza lanek Landakoko gimnasioaren berrikuntza ere ekarriko dute

Tabirako Futbol Zelaiko markagailu berria.

DURANGO | Udal gobernuak kirol azpiegiturak hobetzeko apustua egiten jarraitzen du, herritarren gero eta eskaera handiagoari erantzuteko. Eta helburu horren baitan azken hilabeteetan hainbat jarduera burutu dira. Besteak beste, markagailu elektroniko berriak jarri dira Landako I eta Tabira kiroldegietan, eta Ezkurdi pilotalekuan lona berria jarri da, horma frontalaren aurrean dagoen atzeko harmailan, ikusleen segurtasuna indartzeko eta joko-baldintzak hobetzeko.

Iker Txertudi Kirol zinegotziak azpimarratu du “Udal Gobernuak kirolarekin eta osasunarekin duen konpromisoa, azpiegiturak berritzea eta kirol-eskaintza zabaltzea sustatuz, pertsona guztiek kalitatezko espazioetara sarbidea bermatua izan dezaten”. Zentzu horretan, datozen aste eta hilabeteetan hobekuntza berriak egingo dira.

Alde batetik, larrialdi-irteeretarako ate berriak jarriko dira Tabiran. Eta bestetik, Landakoko gimnasioa ia osorik berrituko da, espazioa modernizatuz eta azken belaunaldiko ekipamendua eskainiz erabiltzaileei.

Jarduketa hauek Durangoko kirol-instalazioak erreferentziazko espazioak izaten jarrai daitezen bermatzeko dira, herritarren beharretara eta gero eta kirolari gehiagoren erabilerara egokituz.

Izan ere, azken urtean, erabiltzaileen kopurua %13,64 igo da, 2024ko urtarrilean 10.541 izatetik 2025eko urtarrilean 11.979 izatera igaroz.

Halaber, federatutako abonatuen kopuruak %40,96 egin du gora, 3.115 kirolarira iritsiz, prestaketa eta entrenamenduetarako udal-instalazioak erabiliz. Rokodromoaren erabilerak ere %20,09ko hazkundea izan du, eta fitness aretoko parte-hartzea %13,93 hazi da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top