DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok helegitea jarriko du PERI-Trenbidean kaltegarritasunik ez dagoela dioen epaiaren aurka

Gobernu Taldeak helegitea jartzea erabaki du, Udal Idazkaritzaren gomendioa jarraituz

Durangoko Udalak helegitea jarriko du

DURANGO | PERI 1 – Trenbidea eremuan kaltegarritasunik ez dagoela adierazten duen epaiarekin bat datorren arren, Gobernu Taldeak helegitea jartzea erabaki du , Udal Idazkaritzaren gomendioa jarraituz eta durangar guztiei berme juridiko handiagoak eskaintzeko helburuarekin.

Durangoko Udalak helegitea jarriko du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiak emandako 156/2025 epaiaren aurka. Epai horrek 2020an aurreko gobernu taldeak jarritako salaketari erantzuten dio, PERI 1 – Trenbidea eremuko kaltegarritasun-adierazpenaren inguruan.

Joan den uztailaren 29an, Udalak jaso zuen epaia, eta horren arabera, ez da kaltegarritasunik ikusten 2018ko alkate-erabakian. Erabaki horretan, hiri-lurzorua birpartzelatzeko proiektua behin betiko onartu zen, erabilera nagusiki bizitegikoa duen eremu batean.

Epaiaren edukiarekin ados dagoen arren, egungo gobernu taldeak helegitea jartzea erabaki du. Erabaki hori Udaleko Idazkaritzaren gomendioari jarraituz hartu da, eta xede nagusia durangar guztion interesak segurtasun juridiko osoz defendatzea da.

Horrela, Udalak gardentasunarekin, interes publikoarekin eta prozedura legalekiko errespetuarekin duen konpromisoa berresten du. Azken ebazpena epaileen esku geratuko da, eta hartutako bide honek helburu du etorkizuneko jarduera urbanistiko oro lege-berme guztiekin eta ahalik eta adostasun sozial handienarekin gauzatzea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top