Udalak kartelak jarriko ditu herriko hainbat tokitan
DURANGO | Bihar, irailak 10, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna ospatuko da eta gai honen inguruan hainbat kanpaina eta ekimen burutuko dira mundu osoan zehar. Efemeride hori 2003an ezarri zuten Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Elkarteak (IASP).
Urteurren hori 2003an ezarri zuten Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Elkarteak (IASP). Urtero lelo bat planteatzen da, prebentziorako funtsezko ideia bat bereziki azpimarratuz. 2024rako leloa honako hau da: Suizidioari buruzko narratiba aldatuz.
Udaletik azpimarratu dutenez, “helburua, hainbat ekimenen bidez, gizarte solidarioago eta ulerkorrago bat eraikitzea da. Lankidetzan, lehentasuna eman diezaiokegu suizidioaren prebentzioari, eta laguntza behar duenari iritsiko zaiola bermatu. Suizidioak guztioi eragin diezaguke. Kontzientzia sortzean, estigma murriztean eta ekintza sustatzean, mundu osoan suizidio-kasuak murrizten lagun dezakegu; isiltasunaren eta estigmaren kulturatik irekitasunaren, ulermenaren eta babesaren kulturara igaro nahi dugu».
Durangoko Udalak kanpaina bat antolatu du suizidioaren gaia ikusarazteko. Kartelak jarriko dira herriko hainbat tokitan eta, gainera, Durango Irratiak Lorena Martin psikologo durangarrarekin “Psikologia kalean” jardunaldien harira egindako elkarrizketa eskainiko du berriro.
Osasun Ministerioaren jokabide suizidari arreta emateko 024 doako telefonoa gogoratzen dute, pentsamenduak, ideiak edo jokabide suizida izateko arriskua duten pertsonei eta haien senide eta hurbilekoei laguntzeko.