DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Durango berehala aritu zen poliziaren filtrazioen salaketen aurrean»

Udaleko iturriek erantzun dutenez, epaimahaiko presidenteak, “ustez onuradun izan zitekeen” pertsona gisa, uko egin zioten, eta prozesu hori “berme guztiekin” amaitu da.

Udalaren erantzuna ESAN sindikatuaren komunikatuaren aurrean
Udalaren erantzuna ESAN sindikatuaren komunikatuaren aurrean

DURANGO | Durangoko Udalak, ESAN sindikatuaren barne hautaketa-prozesuan ustez izandako filtrazioen akusazioen aurrean, azpimarratu nahi izan du “berehala” jardun zutela, Arkauti kontsulta eginez; izan ere, Arkautek prozesu osoa gainbegiratu zuen, Udaltzaingoaren arduradunek eurek hala eskatuta. “Arkauten gomendioei jarraituz, ikerketa bat hasi zen, giza baliabideen arloan gertatutakoa argitzeko. Epaimahaiko presidenteak akusazioen berri izateko unean aurkeztu zuen uko egitea, eta ustez onuradun izan zitekeen pertsonak ere uko egin zion hautaketa prozesuari. Prozesu hau beste agente baten izendapenarekin amaitu da, gardentasuna eta justizia bermatuz», azaldu dute udal iturriek.

Ahaleginak polizia-prestakuntzan

Prestakuntzari dagokionez, Udalak nabarmendu du legegintzaldi honetan ahalegin handia egiten ari direla Udaltzaingoko langileen prestakuntzan. 2024an, ikastaro hauek eman dira edo emango dira:

Eurocop programa informatikoaren ikastaroa (5 egun).
Tiroa birziklatzeko ikastaroa (2 egun).
Gertaera kritikoei buruzko ikastaroa (5 egun).
Bide-hezkuntzako monitore izateko prestakuntza-ikastaroa (5 egun).
Bitartekoentzako oinarrizko tiro-ikastaroa, arma eramateko gaitzen dituena (5 egun).
Haurrak Atxikitzeko Sistemen ikastaroa (egun 1).
Indarkeria matxistari buruzko ikastaroa (1 egun, lehen zatia).

Udazkenean:

Indarkeria matxistari buruzko ikastaroa (1 egun, bigarren zatia).
Sexu askatasunaren aurkako delituei buruzko ikastaroa (egun 1).
“Garrantzitsua da gogoratzea ez dagoela jasota azken 5 urteetan Udaltzaingoarentzako prestakuntza-planik egon denik, eta horrek legegintzaldi honetan egindako ahalegin handia azpimarratzen du”, esan dute.

Pertsonal-arazoak

Aipatutako langile faltari dagokionez, Durangoko Udaltzaingoan 4 agente berri sartu direla azpimarratu du Udalak. Halaber, absentismoaren erronka aitortzen du, horren gainean beharrezko neurriak hartzen ari baitira.

Kriminalitatea Durangon

“Gure kaleak astintzen dituen delinkuentzia uholdea” dagoela dioten baieztapenei erantzunez, Barne Ministerioaren datuek adierazten dute 2024ko lehen hilabeteetan kriminalitateak % 10,4ko beherakada izan duela Durangon. Datu horiek ESAN sindikatuak egindako baieztapenen faltsutasuna islatzen dute.

Elkarrizketarako irekitasuna

Azkenik, Udalak ESANi gogorarazi dio elkarrizketa konstruktiborako ateak zabalik dituela beti, izan ere, duela hilabete langile arazoen inguruan sindikatu horrek egindako proposamenak jasotzeko zain jarraitzen du.

Gobernu taldeak Udaltzaingoak egiten duen lan eskerga eskertu du eta orain arte bezala lanean jarraitzera animatu du, horrelako eztabaidak alde batera utziz eta durangarrarren segurtasunean zentratuz, hori baita bere helburu nagusia.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top