Doako sarrerarekin, “Tabirra” datorren ostegun, ostiral eta larunbatean ospatuko da
DURANGO | Durango Rugby Taldeak bere garagardo azokaren hirugarren edizioa antolatuko du datorren ostegun, ostiral eta larunbatean. Sarrera doan delarik, ekitaldia Landako Gunean izango da eta musika emanaldiak eta txikienentzako jolas gunea izango dira.
Ordutegiei dagokienez, ostegunean 19:00etan irekiko da eta 22:00etan itxiko da. Ostiralean 17:00etan irekiko da goizaldeko 01:00ak arte, eta larunbatean 12:00etatik 01:00ak arte egongo dira irekita. “Igandean bilketa eta desmuntaketarako erabiliko dugu”, adierazi du Ignacio Azurmendi Durango Rugby Taldeko presidenteak.
Azoka Landako Guneko 1. moduluan kokatuko da. Bertan bertaratzen direnek hamar metroko barra bat, jolasak dituen haurrentzako gune bat eta bizikleta bat zozketatuko dira Iturruaga Zikloen eskutik. Edariak tiketen bidez lortuko dira. Tiketak areto berean erosi ahal izango dira, eta sarrera doan izango da.
Landako Gunera gerturatzen direnek ere hainbat emanaldi izango dituzte: Astoturfer taldeak larunbat gauean joko du, eta Jokin Alonso DJak ostiral eta larunbat gauean dantzaraziko ditu bertaratzen direnak beren musikarekin. “Alkoholik edaten ez dutenak ez ditugu ahazten, glutenik eta alkoholik gabeko garagardoak egongo baitira”, adierazi du Iker Mendieta DRTko zuzendaritza batzordeko kideak.