Senior mailako emakumezkoen taldea Sabin Goitik eta Uri Barrutietak zuzenduko dute; gizonezkoena, Jon Saratxok

ERRUGBIA | Joan den ostiralean, beste urte batez, Goienkalek Durango Rugby Taldeko denboraldi honetako zortzi taldeak aurkeztu zituen. Lau talde izango dituzte klubeko eskolan: 8 urtez azpikoa, 10 urtez azpikoa, 12 urtez azpikoa, 14 urtez azpikoa eta beste bi senior. Senior mailako emakumezkoen taldea, 25 jokalari ingururekin, Sabin Goitiren eta Uri Barrutietaren aginduetara egongo da, eta gizonezkoena Jon Saratxok zuzenduko du.