DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

DKTko emakumezkoen taldeak irabazi du Bizkaiko Master Kros txapelketa

Gizonezkoetan durangarrak bosgarren izan ziren

Lehen postua emakumezkoen talde durangarrarentzat. ARGAZKIA. DKT

ATLETISMO | Durango Kirol Taldeak maila handia eman zuen joan den asteburuan. Igandean, Muskizen, Bizkaiko Master Kros Txapelketa jokatu zen. Bertan, Iratxe Arrizabalaga (Elorrio), Amaia Pico (Bermeo), Eneritz Alkorta (Atxondo), Nuria Etxegarai (Mungia), Garazi Sampedro (Atxondo) eta Mireia Alberdi (Abadiño) izan ziren lehen postuan.

Bestalde, Asier Agirrek (Durango), Mario Garciak (Bilbo), Alberto Arroyok (Abadiño) eta Argoitz Ugaldek (Durango) bosgarren postua lortu zuten. Gainera, larunbatean pista estaliko Bizkaiko txapelketa absolutua jokatu zen Donostian, Julene Arriaga durangarrak lehen postua lortu zuen 200 eta 400 metrotan, Ainara Mugartegi (Markina) nagusitu zen 800 metrotan, Ibai Rodriguez durangarrak bigarren postua lortu zuen 200 metrotan eta Unax Solabarrieta (Ondarroa) nagusitu zen. Lehen postua Sherif Colyrentzat ere (Elorrio) pertikan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top