Guztira 18 hanburgesa aurkeztuko dita lehen edizio honetan
AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako gastronomiaz gozatzeko hitzordu berri bat jaio da: herriko lehenengo burger txapelketa. ‘Jai Alai Burgers’ lehiaketa ofizialki datorren ostiralean, apirilak 17, jarriko da martxan eta maiatzaren 3ra arte luzatuko da. Ekimen honi esker, ostalariek beren sormena erakusteko aukera izango dute formatu honetan. Ekitaldiak sektorea dinamizatzea eta lehen edizio honetako hamburguesarik onena saritzea du helburu.
Hauek dira lehiaketan parte hartuko duten burgerrak:
LEKUBERRI ZORNOTZA
Gocha Virtual
125 gramoko hanburgesa, benetako ogia, barbakoa saltsa, tipula karraskaria, cheddar gazta, hirugiharra eta arrautza.
10 euro

TXIRI TXIRI TABERNA
TxiriTxikiTxiri
Haragia, ahuntz-gazta, letxuga, tomatea, maionesa eta tipula karamelizatua.
3 euro

KAFE ASPALDIKO
Itxas-Lur
Okela bikoitza ahuntz-gaztarekin eta pikillo errearekin, gainean tipula more karameluduna, gulak baratxuriarekin, wakamea eta serrano-kristala, patatekin eta piparra frijituarekin.
13 euro

OASIS TABERNA
Azkena
Ogi roll potatoa, haragia, gazta cheddar, arrautza, gazta amerikarra, hirugihar karraskaria, tipula erregosia eta Oasis saltsa, patatekin batera.
10 euro

TABERNA AMETS
La 101
300 gramo txahal, letxuga, tomatea, urdaiazpiko iberikoa, piper karamelizatua, arrautza frijitua eta foiea.
14,50 euro

BAR ZELAIETA
La Sureña
Kristalezko ogia, letxuga erromatarra, tipula morea, txuleta ketua, oilasko krokantea BBQ erara, hirugiharra, gazta urdina, etxeko saltsa eta patatak.
15 euro

EL PROPI
La Propia
Hanburgesa 180 gramo txingarretan, Idiazabal gazta, txorizo errea, piper gorri eta berdeak, tipula erregosia eta pepinilloz egindako Propi saltsa.
11 euro

GOIZEDER
Goizeder
Brioche ogia, 200 gramo behi-haragi % 100, Edam gazta, lau gazta kreman,
tipula karamelizatua eta patata atalak.
15 euro

ORTZIMUGA TABERNA
Udaloste
Odolki eta txahal hanburgesa txikia, sagar karamelizatua, haritz hostoa, tomatea, tipula, galeper arrautza, piper erreak, saltsa txanpiak eta gazta urdina, oliba beltzezko ogia eta ezti-ziapea.
10 euro

CAFETERÍA VENECIA
Etxekoa
Ogi landatarra, etxean moldatutako haragia, Idiazabal gazta, baserriko arrautza, urdaiazpiko xerra, hirugiharra, letxuga, tomatea, maionesa eta etxeko patatak.
10 euro

CAFÉ IRUÑA
Nombre: La Campesina
Txapata motako ogia, txahal-hanburgesa 180 gramo, ahuntz-gazta, tipula karamelizatua, arrautza plantxa, urdaiazpiko iberikoa eta boletus saltsa.
9,50 euro

ATERPE BAR
Nombre: Budalú
Ogi briotxea, behi-haragi galiziarra, ardi gazta ketua, hirugihar ketua, pulled pork, cheddar krema, tipula ozpindua eta sriracha.
12 euro

SINGING MUNCH
Singing
Kristalezko ogia, okela 0 km Lizaso, arrautza, letxuga, tomatea, tipula karamelizatua, cheddar gazta, hirugihar iberikoa, maionesa eta etxeko patata frijituak.
13,50 euro

LA VIÑA
Drakula’s Raza Burger
Behi-haragia, letxuga, tomatea, gazta, cheddar gazta-krema, pepinilloak, maionesa, bakoia eta arrautza frijitua.
12 euro

HOTEL HARRISON
La Cubana en sus Salsas
Ogi briotxea, 150 gramo haragi, 50 gramo pulled pork, tipula karamelizatua, gazta cheddar, pepino txikiak, arrautza saltsa, ziapea, grana padanoa eta Havana Origen barbakoa, patata frijituekin batera.
12 euro

BATZOKI ZORNOTZA
Basque Tropical Burger
Txahal-hanburgesa, albaka-tximitxurria, cheddar gazta, kirten-chutneya, hirugiharra, errukula eta tomatea, etxeko patata frijituekin batera.
15 euro

LA AMISTAD
Azkena
Ogi briotxea, behi-haragia, kanonigoak, tomatea, gazta ketua, hirugihar txirbilak, tipula Sauerkraut, saltsa berezia, arrautza frijitua eta patatak.
10 euro

COCOLOKO SMASH BURGER
Pink Space
Ogi brioche beltza, bi haragi smash, Monterrey Jack gazta, cheddar, hirugihar krispy, tipula frijitua, hirugihar karraskaria, gazta arrosa saltsa, kakahuete yakiniku saltsa eta Sakurako purpurina arrosa.
13, 50 euro



