DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Dantzaro’, euskal dantzen saio berri bat hartuko du larunbatean Durangon

Andra Mari elizapean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta Lorratz Taldeak parte hartuko du

Arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari elizanpean

DURANGO | Datorren larunbatean, apirilak 12, Durango euskal kulturaren tradiziorik esanguratsuenetako baten eszenatokia izango da beste behin: dantza. Arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari elizanpean DANTZAROren saio berri bat izango da, Lorratz Taldea izango da protagonista, eta bertaratutakoek euskal dantza, musika eta erritmo tradizionalaz gozatzeko aukera izango dute modu parte-hartzailean.

Ekitaldi hau, Durangoko Udalak antolatuta, euskal dantzaren aberastasuna ezagutarazi eta gure kulturaren oinarri sendoenetako bat den tradizio hau sustatzea du helburu. Saioak aukera emango du gure jatorriaz gozatzeko toki berezi batean, Andra Mari elizpean.

Herritar guztiak ekitaldi honetara hurbiltzeko gonbita luzatzen da dantza, musika eta tradizioz betetako arratsaldeaz gozatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top