Durangarrak 7. postuan kokatu dira; hurrengo jardunaldian Santurtziri egingo diote bisita

FUTBOLA | Durangoko Culturalak bolada ona eten zuen, azken sei partidetan lortutako garaipenak, eta ezin izan zuen Reala C-ren aurka garaipena lortu Tabiran (0-1). Lehia oso parekatuan, donostiarrek garaipena lortu zuten Markel Elkanok lehen zatiko 38. minutuan sartutako gol bakartiari esker. Bigarren zatian, talde durangarrak abagune argiak izan ditu, baina ezin izan du partida berdindu. Emaitza honekin, Culturalak zazpigarren jarri da ligan 25 punturekin eta hurrengo jardunaldian, hamabigarren sailkatua den Santurtziri egingo dio bisita igande honetan (11.15ean).
Jardunaldiaren emaitzak gure ordezkarientzat uzten dizkizuegu.
Lehenengo RFEF
Sestao 1 – Amorebieta 2
Hirugarren RFEF
Culturala 0 – Reala C 1
Ohorezko Maila
Padura 2 – Amorebieta B 0
Lehentasunezkoa
Sporting Lutxana 1 – Abadiño 1
Lehen eskualdekoa
Indartsu 4 – Iurretako 2
Ermua 2 – Arratia B 0
Zaldua 0 – Padura B 1
Elorrio 1 – Ezkurdi 0


