DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Celaya-Unda eta Javier-Oierdiren arteko final handia jokatuko da Durangon

Finala igandean izango da 18:30ean eta aurretik Euskal Pilota Maratoia izango da

Finala datorren asteburuan izango da

DURANGO | Asteburu honetan jokatu dira Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan Euskadi, Nafarroa, Iparralde eta Bartzelonako 14 klubetako pilotari onenak biltzen dituen txapelketa beterano honen 2025eko edizioko bi finalerdiak.

Larunbat arratsaldean Gaizka Garat-Salaberry (Donibane Lohitzune) eta Celaya-Iñigo Unda (Markina eta Gernika) bikoteen arteko norgehiagoka jokatu zen. Partida ikusgarrian pelotak zorabiozko abiaduran bidaiatu zuen, baina azkenean ez zen ezustekorik izan eta Celaya-Unda bikote faboritoak eskuratu zuen finalerako postua.

Igandean, Amets Aldazabal-Atain (Berriatua eta Markina) gazteak ikusi ahal izan zituzten ikusleek, toledoko Javier Urrutia eta-Oierdi gernikarraren aurka. Faborito argiak ziren Amets-Atain eta partida luze eta gogorra izan zen, tanto borrokatuekin, baina azkenean sorpresa egon zen eta irabazle suertatu ziren, Javier Urrutia-Oierdi eta beraz finalerako sailkatuak.

Datorren asteburuan, beraz, Celaya-Unda eta Javier-Oierdiren arteko final handia jokatuko da, baina, aurretik, Ezkurdi Jai Alai pilotalekura hurbiltzen direnek Euskal Pilotari eskainitako jardunaldi oso bat gozatu ahal izango dute Euskal Pilota Maratoiarekin, 16:30ean eskupilotarekin hasita, pelotari durangarren arteko lehia batekin, eta, ondoren, emakumezkoen pala partida bat, elorrioko Hori hori elkarteko neskekin. Zesta puntako Finala 18:30 aldera hastea espero da, eta, ondoren, sari banaketa egingo da topaketaren amaieran.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top