Antolatutako ekintzen artean, ganadu eta nekazal postuen erakusketak, Eusko Label produktuen dastaketa edota harrijasotzaile gazteen erakustaldia nabarmentzen dira

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren domekan, apirilaren 27an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, Boroak II. Abeltzaintza eta Artisautza Azoka jasoko du. Adin guztientzako jarduerak eskainiko dira, besteak beste, erakusketak, produktu dastaketa eta zuzeneko erakustaldiak. Azoka dela eta, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira inguruan, segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatzeko.
Egunean zehar, ganadu eta nekazal postuak izango dira ikusgai, trikitilariez girotuta. 12:00etan, ardi-mozketa erakustaldia eskainiko du Mikel Etxebarriak, eta 13:00etan, harri-jasotzaile gazteen erakustaldi egingo da, Aritz eta Izei Abendibar, Haritz Aranguren eta Izadi Agirreren partaidetzarekin.
Azokan zehar, eusko label produktuen dastatzeak eskainiko dira. Hala, azoka honek tradizioa, gastronomia eta tokiko kultura batuko ditu, zornontzar zein bisitarien gozamenerako.
Trafiko neurriak
Ekitaldia behar bezala garatzeko, trafiko-neurri bereziak ezarriko dira Boroan azokaren egunean. 10:00etatik 15:00etara, Boroara sartzeko errepidea noranzko bakarrekoa izango da eta irteera Urgoiti auzotik egin beharko da. Hala ere, Garaitondotik Boroara sarrera eta irteera bi noranzkoetan mantenduko da.
Era berean, seinaleak eta konoak jarriko dira ezkerreko aldean dauden baserrietarako sarbideetan, ibilgailuak baimendu gabeko guneetan aparkatzea saihesteko. Gainera, Urgoiti eta Marabi auzoetara sarrera bizilagunentzat bakarrik izango dela gogorarazten da, eta horiek adierazitako sarbidea erabili beharko dute.
Neurri horien bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak azokara bertaratzen direnen segurtasuna eta ekitaldiaren garapen egokia bermatu nahi ditu, trafikoan sor daitezkeen eragozpenak ahalik eta gehien murriztuz. Egunean zehar, trafiko-langileek eta Udaltzaingoak emandako argibideei jarraitzea gomendatzen da.