Eskaintza hau %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonei zuzenduta dago

DURANGO | Toki administrazioak biltegizain lanposturako lan-eskaintza berria abiarazi du, Lanbide bidez kudeatua. Eskaintza hau %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonei zuzenduta dago, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Eskaintzan parte hartzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua, Eskola Graduatua edo titulazio baliokide bat izatea eskatzen da. Gainera, lana ahalegin fisikoa eskatzen du, eta, beraz, ezinbestekoa da pisuak altxatzeko eta lekuz aldatzeko gaitasuna izatea, albaranak interpretatzeko eta garraiolariekin ahoz zein idatziz komunikatzeko. Egokitasuna egiaztatzeko, azterketa medikoa egingo da.
Baloratu daitezkeen beste betekizun batzuk
- Euskara: PL1 IVAP titulua edo baliokideak izatea baloratuko da, hala nola HABE B1 ziurtagiria, Osakidetzako lehen hizkuntza-profila edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Ertaina. Era berean, 2008ko apirilaren 16aren ondoren DBH edo Lanbide Heziketako ikasketen %50 baino gehiago euskaraz egin izana ere kontuan hartuko da, betiere Luzkuntza eta Literatura irakasgaia etapa osoan gainditu bada.
- Gidabaimenak eta esperientzia:
- Orgagailu-gidariaren ziurtagiria edo Fenwick manipulazio ikastaroa, esperientziarekin.
- Zubi-garabiaren manipulazio ikastaroa edo garabigilearen ziurtagiria, esperientziarekin.
- B gidabaimena.
- Informatikako ezagutzak: Word, Excel, Windows eta Outlook inguruneetan oinarrizko ezagutzak izatea baloratuko da, baita IT Txartela ziurtagiria ere.
- Osagarri diren ezagutzak: Eraikuntza-materialei, iturgintzari, elektrizitateari eta lorezaintzari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Izena emateko epea
Lan-eskaintza honetan izena emateko epea martxoaren 26an amaituko da eta izena ematea Lanbideren bidez egin behar da. Hautagaien kudeaketa erakunde horren ardura da, eta, horregatik, Durangoko Udalak ez ditu curriculumak jasoko.
Izena emateko arazoak izanez gero, gomendagarria da Durangoko Lanbide bulegoarekin harremanetan jartzea epea amaitu baino lehen, izen-ematea behar bezala burutu ahal izateko.
Informazio gehiago eskuratzeko eta izen-ematea egiteko, eskaintza Lanbideren webgunean kontsulta daiteke, ondorengo estekan Lanbide – Lan-eskaintza. Eskaintzaren erreferentzia kodea 162025002704 da.
Durangoko Udalak baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak hautaketa-prozesuan parte hartzera animatzen ditu.