Ezbeharra 6: 20an gertatu zen, eta errepidea itxi behar izan zuten
AMOREBIETA-ETXANO | Bi ibilgailuk istripua izan dute gaur goizeko 6: 20etan, eta N-634 errepidea itxi behar izan dute 89. kilometroan, Zornotzako Ibarguren auzoan. Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bi pertsona, 44 urteko emakume bat eta 21 urteko gizon bat, zauritu dira eta Gurutzetako eta Usansoloko ospitalera eraman dituzte, pronostiko erreserbatuarekin.
Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira zaurituei laguntzera. 8: 05ean, zirkulazioa berrezarri zen bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira. Trafikoa AP-8tik desbideratu da.