Lider jarri den talde durangarraren hasiera bikaina izan da

ARETO FUTBOLA | Oso sentsazio onak ari da transmititzen emakumezkoen Mendibeltz liga hasiera honetan Regional Preferente mailan. Edgar San Millanek zuzentzen dituen jokalariek garaipena lortu zuten Otxartaberen aurka (0-5) eta pasa den asteburuan Bakiori irabazi zioten Landako kiroldegian (3-0). Bi norgehiagoketan, taldea jo eta ke aritu zen erasoan, eta Sandrak erantzun ona eman zien ia aukerarik gabe.
Asteburu honetan, hirugarren jardunaldia Jarrillerosen aurka. Baloiak larunbatean, 16:45ean, egingo du bira, Portugaleteko Zubi-Alde kiroldegian.