DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizek Berdintasunerako V. Plana onartu du aho batez 109 ekintzekin

V. Plana 2030era arte egongo da indarrean, eta 4 ardatzetan 12 programa eta 32 helburu espezifiko ditu

Maiatzaren 29an onartu zuen Udalak, aho batez, V. Berdintasun Plana

BERRIZ | Berrizko Udalak maiatzaren 29an onartu zuen, aho batez, V. Berdintasun Plana, eta 2030era arte egongo da indarrean, Emakunderen egungo planarekin bat etorriz.

2022an egin zen aurreko planaren ebaluazioa, eta 2024an zehar modu parte-hartzailean landu da plan berri hau, eragileekin bilerak eta informazioa biltzeko. Guztira 17 topaketa egin dira eragile politiko, tekniko eta kolektibo sozial eta feministen parte-hartzearekin.

Plana 2024ko otsailetik abendura bitartean egin zen, bost fasetan: diagnostikoa, helburuak eta ekintzen diseinua, baliozkotzea eta onartzea, eta behin betiko dokumentua egitea.

Prozesu honen emaitza, Emakunderen 2030/VIII. Planean ezarritako 16 printzipioetan oinarrituta, 4 ardatz nagusi dituen eta. Bertan, 12 programa biltzen dituen plan bat da. Programa horietan 32 helburu espezifiko eta 109 ekintza garatuko dira hurrengo 6 urteetan, 2025etik 2030era bitartean.

Lehenengo ardatzak gobernu ona du ardatz; bigarrenak, berriz, emakumeen eta nesken ahalduntzea du ardatz, ikuspegi feministarekin. Hirugarrena gizarte-antolaketa justu, berdintasunezko eta iraunkorrean oinarritzen da; laugarrenaren gaia, berriz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak dira.

Planak, inplementatzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko kudeaketa-sistemak ere jasotzen ditu. Horretarako, Berdintasun Zerbitzuaz gain, egitura politiko eta teknikoekin batera, herritarren mahaia egongo da, Berrizko Gizarte Ongizate, Berdintasun, Immigrazio eta Lankidetzarako Udal Kontseiluak osatutakoa.

Egitura horiek ezinbestekoak dira planaren jarraipena egiteko eta planaren helburuak eta ekintzak modu partekatuan lortzeko. Jarraipen hori adierazleak batuz egingo da, eta ebaluazioarekin amaituko da. Ebaluazio horretan, bereziki kontuan hartuko da prozesuan parte hartzen duten eragileek lortu nahi dituzten aldaketen lorpen-mailaren balorazioa

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top