Izen-emateak hilaren 24ra arte egongo dira zabalik eta online edo kiroldegian egin ahal izango dira.
BERRIZ | Berrizko Udaleko Kirol Arloak urteko azken hiruhilekoari dagozkion kirol ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Izen-ematea irailaren 24ra arte egongo da zabalik.
Edozein jardueratan izena ematea online edo kiroldegian egin ahal izango da. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dira eta emaitza hil honen 26an jakinaraziko da. Ikastaroak irailaren 30ean hasiko dira eta abenduaren 20ra arte iraungo dute.
Ikastaroei eta ordutegiei buruzko informazio guztia HEMEN kontsulta daiteke
Izen emateak HEMEN