DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizburu futbol zelaiaren argiztapena berrituko da

Jarduketa lizitatu egin da, eta eraginkortasun energetikoa hobetzea ekarriko du.

Berrizburuko argiztapena hobetuko da. FOTOI: Berrizko Udala
Berrizburuko argiztapena hobetuko da. FOTOI: Berrizko Udala

FUTBOLA | Berrizko Udalak Berrizburu futbol zelaiko argiztapenaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta berritzeko lanak lizitatu ditu. Proiektuak 52.000 euroko lizitazio-aurrekontua du (BEZa barne), eta horietatik 22.260,87 euro Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren Sailak klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloko jardueretarako emandako dirulaguntzatik datoz.

Jarduketa hau udal-instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko proiektu baten parte da, eta zelaiaren argiztapen-arazoa konponduko du; izan ere, gaur egun ez da nahikoa lehiaketa federatuetan eskatzen denerako. Horrela, lau dorreetako luminaria LED teknologiako lanparekin ordeztuko da. Aldaketa horrekin eraginkortasun handiagoa lortuko da, instalatzeko behar den potentzia eta proiektagailu-kopurua murriztuko dira, eta, gainera, egungoak baino argiztapen-maila handiagoak lortuko dira. “Proiektagailu berriekin, instalazioa gaur egun eskatzen diren jasangarritasun eta efizientzia energetikoko irizpideetara egokituko da, eta urtean 33.751 kW-ko aurrezpen energetiko garrantzitsua lortuko da, hau da, urteko kontsumoa % 65,2 aurreztuko da egungo instalazioarekin alderatuta”, nabarmendu zuten udal-arduradunek.

Kontratu honen jarduera gauzatzeko proposatutako epea sei astekoa da, abenduaren 20a baino lehen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top